Parte sin título 2
Ametsak beti amets
Eta nahiak,
Beti nahi.
Zeruan,
Hodeien artean egon nahi nuke,
Ur moduan,
Tanta baten tamaina eta formaz,
Begi batetik isurtzen diren malkoen antzera,
Modu eder eta lasaiez,
Dirdira ahul politez
Lurrerantz erortzen utzi.
Tanta txiki bat izan,
Hodeiaren barnean mantendu,
Ateratzeko ordua izan arte han.
Denbora hartan dirudi,
Amaren barnera itzuli naizela.
Bederatzi hilabetez haziz,
Bero-bero,
Amak ni mantenduz,
Mundura lehendabiziz aurkeztuz.
Tanta umea bezain azkar hazi
Eta mundura buruz bota da.
Ni naiz tantatxo hura,
Ikaraz beldurtua.
Amarengandik aldenduz,
Lurrerantz hurbilduz.
Grabitatearen menpe,
Ezer egin barik.
Jada lasaitu naiz.
Ametsaren amaia badator,
Lurrarekin inpaktua,
Edo kasu honetan
Zuregana iristeko momentua.
Zure azal leuna dastatu,
Zuk duzun lurrin gozoa usaindu
Eta zure gihar sendoetatik joan haina,
Nire arrastoa uzten joan
Eta ametsa bukatutzat eman,
Zure gorputz gainean,
Urtzen amaitzen naizenean.
Bạn đang đọc truyện trên: Truyen247.Pro